es | eu | en

NAVARRA
LIVE MUSIC!

Navarra Live Music! egitasmoaren helburua da bultzada ematea musikaren sektore estrategikoari eta, horrekin batera, haren eragin kreatibo, ekonomiko eta irudi alorrekoa indartzea eta agerian jartzea Foru Erkidegoan.

Egitasmoaren lehenengo fasean, Nafarroako musika industriaren atlas bat egin nahi dugu. Datu base batean, sektoreko agente guztiak bilduko dira, denon parte hartzeari zabaldutako baliabide gisa, haiek guztiak ezagutarazteko erkidegoaren barruan nahiz kanpoan. Abiapuntuko ‘argazkia’ egin ondoren, premiak aztertu eta jardun lerroak landuko dira, helburua izanik Nafarroako musika ekosistema eta hari lotutako enpresa eta baliabideak indartzea turismo eta ekonomia alorretan.

Navarra Live Music! sortu da Nafarroako Gobernuaren Turismo eta Kultura zuzendaritza nagusiek batera eginiko ahaleginetik.

Gehiago irakurri

NAVARRA
LIVE MUSIC!

Talde bateko kidea zara, jaialdiren bat antolatzen, edo Nafarroako aretoren bat kudeatzen duzu? Diskoetxe bat, grabazio estudio bat edo entsegu areto bat duzu? Zure turismo zerbitzuaren bidez Nafarroan jotzera datozen taldeei edo jaialdi eta kontzertuetara datozenei harrera egiten diezu? Nafarroako musika industriaren eragile guztiei dei egiten zaie, gure erkidegoan aberastasun eta dibertsitate gehien duen sektoreetako bat bultzatu nahi duen atlas honen parte izan daitezen.